Irrati, telebista eta, orokorrean, ikus-entzunezkoen gainean sei webgune erabilgarri bildu ditut.
Hamaika ikus-entzuteko jaioak http://www.goiena.net/blogak/hamaikaGutxi dira euskal blogosferan telebista eta irratia, propio, jorratzen dituzten blogak.
Edorta Arana kazetaria eta
EHUko irakaslearen
Hamaika ikus-entzuteko jaioak bitakora horietako bat da.
Denetariko ikus-entzunezko hedabideak izaten ditu aztergai Edorta Aranak baina, bereziki, euskal hedabideetan erreparatzen du. Bere mezuetan, informazioa, iritzia eta kritika uztartzen ditu.
Miro.com http://www.miro.comEtorkizunean telebista ikusiko dugun moduan ikusteko aukera ematen digu, dagoeneko, webgune estatubatuar honek: norberak nahi duen saioa, nahi duen unean, irudi kalitate handiarekin eta... ordenadorean,
RSS bidez.
Oraingoz, batez ere, Ipar Amerikako telebista kateak daude aukeran baina, gero eta gehiago dira era berri hau eskaintzen ari direnak.
Gezurra badirudi ere, euskarazko tokiko
Goiena Telebista (GOITB) da, oraingoz, gure artekoetatik zerbitzu hau ematera animatu den bakarra.
Zeri begira daude beste telebista kate guztiak?
Irratia.com http://www.irratia.com/Euskal Herrian internetez bidezko irratia eskaintzen aitzindaria izan da
Irratia.com.
Webgune honek, ohiko irratsaioak entzuteko aukera emateaz gain, RSS bidez musikari buruzko albisteak jasotzeko bidea ere eskaintzen du, gainera, artxiboan dituzten
podcast mordoa eskuragarri jarri dituzte.
Euskalbar http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/Ez da
Euskalbar, bereziki, ikus-entzunezko gaiarekin lotutako webgunea baina, ezinbesteko tresna da ikus-entzunezkoetan euskaraz jardutea nahi duen edozein kazetariarentzat. Egun gutxi dela gainera, utilitate honen 3.0 bertsioa kaleratu dute.
"Euskalbar",
Firefox nabigatzailearen osagarria dugu eta, behin instalatu eta gero tresna-barra bat agertzen da menuaren azpian modu errazenean jartzen dituena eskura euskara-gaztelera eta gaztelera-euskara itzulpenak egiteko hainbat baliabide, hala nola
euskalterm,
3000 eta
Elhuyar hiztegiak,
Euskaltzaindia,
ItzuL,
Harluxet,
Mokoroa eta
ZT Corpusa datu-baseak edo
XuxenWeb zuzentzailea.
Euskaltube http://www.euskaltube.com/Haritz Rodriguez internauta euskaldunak bideoak partekatzeko
Youtube-ren klon euskalduna sortu berri du:
Euskaltube.com.
Modu apalagoan bada ere, webgune euskaldun honek "Youtube" handi eta arrakastatsuaren antzeko zerbitzuak eskaintzen ditu baina, erabiltzaile euskaldunentzat bereziki zuzenduta.
Honelako moduko euskaldunentzako egindako gune berezituen egokitasuna, hala ere,
ezbaian jarri dute han-hemenka.Odeo http://www.odeo.comPodcast-ak entzun, gorde eta kudeatzeko webgunea da
Odeo.com. Behin doako harpidetza egin eta gero, erabiltzaile has daiteke soinu-dokumentuak biltzen edo, adibidez, bere blogean, aldez aurretik "Odeo"-en gorde dituen soinu-dokumentuak zintzilikatzen. Entzungarri dauden milioika podcast-ei komentarioak egiteko aukera ere badago.