2007/11/02

Miro: telebista, ordenagailuan

Ordenadorean, RSS bidez, telebista ikusteko aukera ematen du Miro-k.
Oso erraza da software librean egindako programa hau erabiltzea:
  1. Deskargatu programa.
  2. RSS sindikazioa eskaintzen dituzten munduko telebistetan harpidetu.
  3. Deskargatu aukeren artean dauden gustuko telebista-saioak.
  4. Nahi dugun tokian eta nahi dugun unean telebista ordenadorean ikusi.
Telebista ikusteko modu berritzaile honi buruz Iban Arantzabal GOITBko zuzendariarekin hitz egin dugu.



Ikus-entzunezkoaren fitxa teknikoa:
- Elkarrizketatua: Iban Arantzabal (GOITBko zuzendaria).
- Lokalizazioak: Arteman Komunikazioa eta Goiena Telebista.
- Irudiak: Panasonik-Lumix DMC-FZ18 argazki-kamerarekin hartuta.
- Bideoaren edizioa: iMovie 4.0.1.
- Soinu-banda: No cars go (Arcade Fire).
- Eskubideak: Copyleft.
- Egilea: Goio Arana.